Santa Maria la Real parrokia (Zarautz)

Santa Maria la Real parrokia (Zarautz)

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Santa Maria la Real parrokia gotikoa XV. mendearen hondarrean eraiki zuten, baina hainbat aldiz zaharberritu dute harrezkero.

XVI. mendean, esaterako, kaperak eraiki zituzten alboetan. Barrualdean, Andres eta Juan de Araozek 1560an egindako erretaula barroko bikaina gailentzen da. Harrizko oinarri bat, banku handi bat, lau atal eta bost kale ditu. Erdian, Andre Mariaren irudi gotikoa dago eta, harekin batera, Kristoren Pasioaren hainbat eszena erakusten dituzten irudiak. Horrez gain, XVII. mendeko bi aldare txiki daude: Andre Maria arrosariokoaren omenezkoa eta San Exuperioren ohorezkoa. Santa Maria la Real Arkeologia multzoaren parte da parrokia, herriko eraikinik zaharrena den Zarautz dorrearekin (XV. mendea) batera.

Kanpandorre horren hormen azpian, Zarauzko aurreneko nekropoliaren (X-XV. mendeak) aztarnak topatu zituzten. Arte eta Historia Museoa da egun.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Parrokia

Helbidea
Elizaurre, 1 - 20800 Zarautz
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Gotikoa
Garaia
XV-XVI. mendeak

Zerbitzuak

  • Parkea
  • Bisita gidatuak