Santa Katalina Lorategi Botanikoa
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Natura bete-betean
Gasteiztik kilometro gutxira dagoen Santa Katalina Lorategi Botanikoan natura biziena eta monasterio, jauregi eta eliza baten ehunka urteko aztarnak nahasten dira. Hain zuzen, azken horiek XIII. eta XIV. mendeen artean eraiki ziren. Inguru lasai ikusgarri honetan, bisitariak planeta osoko aromekin gozatu ahal izango du, hondakinetan eraikitako lorategi botanikoari eta zurbeltzei esker.
Lorategiak 1.200 espezie botaniko baino gehiago ditu eta hiru eremu handitan banatuta dago. Eremu ospelean, klima atlantikoari lotutako espeziak ikus daitezke, hala nola haltzak, urkiak, pagoak, gaztainondoak edo haritzak.
Bestalde, haranaren hondoan, espezie belarkarak nabarmentzen dira, baita eremu hezeetako espeziak (lirioak, igebelarrak...) eta errosazeoak (arrosak, sagarrondoak, udareondoak, gereziondoak...) ere. Hain zuzen, leku horretan murgildu ahal izango da bisitaria Agustindar monjeek eraikitako Santa Katalina monasterioaren hondakinetan.
Eguteran, espezie kaktazeoak, kanariar landareak, eukaliptoak, mimosak, arteak, algarroboak edo elorri beltzak daude.
Gainera, landareen kolore biziak edertzen dituzte lorategiko tximeletategian bizi diren tximeleten tonalitate ugari eta deigarriek. Hondakinei esker, oro har, espazio misteriotsu eta liluragarria da. Kareharrizko putzuen sendotasuna, pasadizoak eta jauregiaren aztarna arkitektonikoek iraganeko istorioak ekartzen dizkiote gogora bidaiariari.
Izar Parkea
Nolanahi ere, edertasuna ez da egunez soilik antzematen. Eremu honetako begiratokitik dagoen ikuspegia itzela denez, Starlight fundazioak ziurtatutako munduko lehen "izar parke" izendapena jaso du. Fundazio hori Kanarietako Institutu Astrofisikoan sortu zen, UNESCO, Turismoaren Mundu Erakundea eta Nazioarteko Astronomia Batasunaren laguntzarekin. Balkoian, bisitariak zerua ukitzeko sentipena izango du, eta astronomiaren mundu harrigarria ezagutzeko aukera.
Urtero, Abuztuaren 10ean, gainera, Ilargiaren Jaia ospatzen da eta ibilbide antzeztu batez gozatu ahal izaten da begiratokira arte.
Datu interesgarriak
Jardín botánico
Askotariko jarduerak antolatzen dira
Zerbitzuak
- Bisita gidatuak