Santa Eufemia eliza

Santa Eufemia eliza

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Santa Eufemia eliza seguruenik XIII. mendean eraikia izan zen eta XV. mendearen amaieran berreraiki zuten.

Bermeoko elizarik zaharrena da. Gotikoa da, leihoetan, ateetan eta gangetako nerbioetan ikusten den moduan. Nabe bakarrekoa da, mutur batean korua du eta burualdea berriz, poligonala da eta bi kapera ditu. Eskuinaldeko bigarren kaperaren ondoan Mendozatarren hilobia dago, gotiko loretsuan egindakoa. Dorrea, 1783an eraikitakoa da, eta pinakuloekin apaindutako kupula du. Bizkaiko Jaunek eliza honetan egiten zuten Foruen zina.

1995. urtean monumentu Historiko Artistiko izendatu zuten.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Parrokia eliza

Helbidea
Eupeme Deuna, 2 - 48370 Bermeo
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Gotikoa
Garaia
XIII. mendea

Zerbitzuak

  • Haur-instalazioak
  • Parkea
  • Bisita gidatuak