Santa Ana eliza
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Durangoko Santa Ana eliza XV. mendeko tenplua da eta 1540an handitu egin zuten. XVIII. mendean berreraiki egin zuten.
Eliz arkitektura barrokoaren soiltasunaren adibide bikaina da. Oinplano herrerianoa du, hiru nabez osatua dago, eta iparraldean eta mendebaldean pilastradun arkupea du. Lau angeluko aurrealdea du eta alboak oktogonal samarrak dira. Gela osagarriak ditu presbiterioaren albo bietan.
Aldare nagusian margolan handi bat dago: olioz egina da eta Santa Ana alabarekin irudikatzen du. Ramon de Elorriaga margolari bilbotarraren obra da.
Datu interesgarriak
Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota
Parrokia eliza
Helbidea
Plaza de Santa Ana, 7 - 48200 Durango
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Barrokoa
Garaia
XV. mendea
Zerbitzuak
- Parkea
- Bisita gidatuak