Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Santa Ageda ermita
Ermita ez dago herriaren erdigunean, Galartza auzoan baizik. Bista ikusgarriak eskaintzen ditu. Antzina San Lorentzori eskainita egon zen arren, Santa Ageda da egun bertako zaindaria. Otsailaren 5ean ospatzen dute bere omenezko jaia ogia eta haziak bedeinkatuz. Egun horretan soilik egiten da meza Santa Ageda ermitan. Nabe bakarra du eta sarri berritu dute. Istorio eta pasadizo ugari gertatu dira Santa Ageda ermitan. 1984an, esaterako, Santa Anaren XIII. mendeko irudia lapurtu zuten erretaulatik. Zorionez, oraintsu berreskuratu dute.
Datu interesgarriak
Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota
Ermita
Helbidea
Barrio de Galartza - 20577 Antzuola
Telefonoa
Helbide elektronikoa