Arte eta Kultura
Ondare kulturala
San Pelaio baseliza
San Pelaio baseliza Bakio eta Matxitxako lurmuturraren artean dago. Bizkaiko elizarik ospetsuenetakoa da, bai kokalekuagatik -itsasoari begirako hegi pintoresko batean- bai antzinakotasunagatik.
Aipatzekoa da arte erromanikoaren erakusgarri bakanetako bat dela Bizkaian. XII. mendeko baseliza da eta zurezko estalkia duen arkupe zabal batek inguratzen du.
Bizkaiko eliza eta baseliza askotan ezaugarri nagusia da hori. Irudi geometrikoak eta landareenak dituen leiho bat du absidean, Erdi Aroko eliza eta baseliza ugarik duten bezala.
Datu interesgarriak
Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota
Ermita
Helbidea
Barrio San Pelaio - 48130 Bakio
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Erromanikoa
Garaia
Erdi Aroa (XII. mendea)
Zerbitzuak
- Parkinga
- Bisita gidatuak