San Migel arkanjeluaren eliza

San Migel arkanjeluaren eliza

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

San Migel arkanjeluaren eliza Tolosako erdigunetik 12 bat kilometrora dago, Aldaba auzo txikian, Alegiatik hurbil. Eliza xume hau 1881ra arte baseliza bat izan zen. 1962an, sekulako aldaketa jasan zuen zenbait lanen ondorioz. Esaterako, Aralar mendiaren ikuspegi dotoreak eskaintzen dituen beirate handi bat jarri zuten aldare nagusiaren atzean. Perez San Romanek egin zituen lan horiek.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Parrokia eliza

Helbidea
Barrio Aldaba - 20400 Tolosa
Garaia
XX. mendea