San Juan Ebanjenlari eliza
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
San Juan Ebanjenlari eliza XII. mendekoa da, baina orduan eraiki zenetik hainbat aldaketa izan ditu, garrantzitsuena 1550ean. Ordukoa da gaur egun duen itxura, estilo errenazentista du. Lau zatitan banatutako nabe luze bat dauka elizak. Barrutik gurutzadura gotikoa du. Eta ikusgarriena oinaldean duen korua da, erdiko zutabe batean eusten diren bi arku apalduen gainean dago. Zutabe txikiekin osatutako karel bat dauka. Erretaula ikusgarria dauka San Juan elizak. Intxaurrondoaren egurrez eginda dago, oso handia da. Bertan margotuta dauden istorioak nabarmentzen dira, 1704an egindako margoak dira. Bizkaiko elizetan ez da ohikoa erretauletan halakorik egotea.
Datu interesgarriak
Parrokia eliza
Gabonetan eta baita urtean zehar ere musika kontzertuak egiten dira.
Zerbitzuak
- Parkea