San Juan Ebanjelaria eliza
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Garaiko erdigunearen goiko aldean dago San Juan Ebanjelaria eliz-parrokia, udaletxearen atzean. Eraikin xume hau XVI. mendean eraiki zen eta egurrezko gangaz eta kasetoiduraz eratutako sabaia dauka. Horrez gainera, burualde oktogonala duen habearte bakarra, tamaina handiko elizpea, koru altua (arku zabal baten gainean kokatua) eta egurrezko kanpaindun dorrea ditu San Juan Ebanjelaria elizak. Gainera, egurrezko egitura konplexuaz estalita dago habeartea, Euskadin bakarrenetakoa. Eliza barrua gune bateratua edo banaketarik gabekoa bada ere, hiru gune nagusitan bereiztuta dago sabaia: erdiko gunea, azpilezko armadura duena, eta alboak, horma-konkako kaperak dauden guneak, hain zuzen ere. Bestalde, kanpandorrea, azkenik, 1850ean jarri zitzaion elizari, hiru gorputzeko dorre neoklasiko txikia.
Datu interesgarriak
Parrokia eliza
Zerbitzuak
- Aisialdirako gunea
- Parkinga
- Parkea