Arte eta Kultura
Ondare kulturala
San Joan Bataiatzailearen parrokia (Pasai Donibane)
San Joan Bataiatzailearen parrokiak gurutze latindar formako nabe bakarra du. Oso handia da eta Miguel Berdarrainek eta Simon Pedrosak egin zuten XVII. mendean harri landuz. Kanpoko fatxada estilo herreratarrekoa da. Ateburuan, berriz, bi zutabe doriarren gainean, horma-hobi bat dago, eta, barruan, harriz egindako San Joan Bataiatzailearen irudi bat. Eliza mendiaren kontra eraikita dago eta, aurrealdeko euste-horman, harrizko buru bat ageri du. Eskultura horri "Iriberriko maskaroia" izena jarri diote Pasai Donibaneko bizilagunek. Victor Hugok "eskultura misteriotsua" dela zioen. Barruan, aldare nagusiko erretaula da elementu artistikorik esanguratsuena. Sebastian Lekuona oiartzuarrak egin zuen. Felipe Arizmendi donostiarrak egindako San Juan Bataiatzailearen irudi bat ageri du erdian. Eskultura nagusiaren alboetan dauden San Pedroren eta San Pabloren eskulturak ere berak egin zituen. Santa Faustinaren argizarizko irudia Zurla kardinalak dohaintzan eman zion Juan Manuel Ferrer jaunari.
Datu interesgarriak
Eliza
Zerbitzuak
- Haur-instalazioak
- Parkinga
- Parkea