Arte eta Kultura

Ondare kulturala

San Joan Bataiatzailearen eliza (Arrasate)

Udaletxearen aurrean dagoen San Joan Bataiatzailearen eliza XIII. mendean hasi eta XIV. mendean amaitu zuten. Gurutze latindarreko oinplanoa, hiru nabe eta absidea ditu. Horma garaiek eta arku zorrotzek estilo gotikoa duela erakusten dute. Euskal erlijio-arkitekturan oso ohikoak ez diren xurrutarriak ditu. Teilatuaren ertzetan jartzen ziren animalien eta munstroen aurpegi horiek bi funtzio zituzten: teilatuko ura kanporatzea eta eraikina edertzea. Elizkoiak beldurtu egiten zituztela, eta, ondorioz, fededunen sinesmena hazi egiten zela ere esaten zen. Kanpandorrea XVI. mendean gehitu zitzaion elizari. Parrokia 90eko hamarkadan zaharberritu zuten. Debagoieneko Turismo Bulegoak bisitaldi gidatuak antolatzen ditu Arrasateko Erdi Aroko alde zaharrera. Bisitaldi horietan San Joan Bataiatzailearen eliza erakusten zaie bisitariei.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Eliza

Helbidea
Kanpatorpea kalea, 1 - 20500 Arrasate / Mondragón
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Gotikoa
Garaia
XIII-XIV. mendeak

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak