Salbadore Deunaren eliza
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Getariako Salbadore Deunaren eliza Gipuzkoako arte gotikoaren altxorretako bat da. Gaur egungo eraikina XV. mendean eraiki zuten, baina Goi Erdi Aroan toki berean beste eliza bat zegoela adierazten duten aztarnak aurkitu dira.
Getariako alde zaharrean dago, eta ohiko orientazioa du. Presbiterioak eta ia neurri bereko oinplano trapezoidala duten hiru nabek osatzen dute. Aparteko garrantzi historikoa du: 1937an, gaur egungoa baino lehen bertan zegoen elizan, Gipuzkoako Ermandadea (egungo lurralde historikoaren hazia) sortu zuen Batzar Orokorra egin zen.
Juan Sebastian Elkano Salbadore Deunaren elizan bataiatu zuten. Bertan dago, gainera, itsasgizon entzutetsuaren oroimenez egindako harlauza. Tenpluaren azpian Katrapona izeneko igarobidea dago porturaino, eta, pasagune horretan, Pietatearen kapera hartzen duen kripta.
Datu interesgarriak
Eliza
Mezak ez ezik, noizean behin kontzertuak ere egiten dira.
Zerbitzuak
- Bisita gidatuak