Portugaleteko alde zaharra
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Portugaleteko alde zaharra, Bizkaiko Zubiarekin batera, herriko lekurik ikusgarrienetarikoa da. Erdi Aroko kutsua mantentzen duen ondare historiko-artistikoa da.
Alde Zaharrean nagusi agertzen da Andre Mariaren basilika, elementu gotiko eta berpizkundekoak ditu. Elizaren ondoan Salazar Dorrea ikus daiteke, 1379an eraiki zuten eta izen bereko leinuari dagokio, Bizkaiko historian izen ezaguna, zalantza barik.
Santa Klara komentua ere bisitatu daiteke, berpizkunde-plateresko estiloko kanpandorrea du. XIX. mendeko azken hamarkadetan eta XX. mendeko lehenengoetan burgesia bilbotarrak bigarren etxebizitza Portugaleten zuen, horren adierazgarri dira alde zaharrean dauden jauregitxoak.
Datu interesgarriak
Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota
Alde Zaharra
Helbidea
- 48920 Portugalete
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Zerbitzuak
- Aisialdirako gunea
- Komunak
- Taberna/kafetegia
- Haur-instalazioak
- Parkea
- Jatetxea
- Bisita gidatuak