Portillo etxea
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Portillo etxearen jabea Luis Portillo indianoa zen. Kuban aberastu zen karrantzar honek landetxe bat erosi zuen XX. mendearen hasieran, eraberritu eta udako etxebizitza moduan erabiltzeko asmoz. Jean Batiste Darroquy arkitektoak egin zuen proiektua.
Eraikina eraberritzea ez zen erraza izan, lehendik zegoen etxea oinarri hartuta egin behar zen berria. Landetxe batetik abiatuta, etxe burges bat eraiki behar zen, sarrera hegoaldean zuen etxe batetik mendebaldera izango zuen bat. Arkitektoak erakin zaharra errespetatu zuen, mendebaldeko eta ekialdeko fatxadak izan ezik, horiei zati berriak gehitu zizkien.
Estiloari dagokionez, bi zati berri horiek klasizismoaren eklektikotasuna dute, iparraldekoak neoeuskalduna eta laugarren aldeak berriz, landetxeak zuen egurrezko egitura mantendu eta neonormando zein estilo neoeuskaldunaren kutsua du. Gorria eta krema kolorekoa da Portillo txaleta. Teilatua ere, erakinaren moduan, konplexua da, hegaldi handikoa eta isuri askokoa.
Datu interesgarriak
Etxea