Otalora jauregia

Otalora jauregia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Otalora jauregia parrokiaren alboan dago eta, fatxadako inskripzioak erakusten duenez, 1746an eraiki zuten. Hiru solairuko eraikin barroko dotorea da. Hormak harlangaitzezkoak dira eta hegalak harlanduz sendotuta daude. Fatxada nagusiko gorengo bi solairuetan zutabeek banatutako beheratutako arkudun hiru lehiate daude. Bigarren aldiz Concepcion de Otalorarekin ezkondu ostean, Tablas jeneralaren bizileku izan zen. Kultur etxea ere izan zen garai batean eta, ondoren, moja agustindarren komentu bihurtu zen. Otalora jauregian Euskadiko Kutxaren bulegoak daude egun.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Larrin plaza, 1 - 20550 Aretxabaleta
Telefonoa
Estilo artistikoa
Barrokoa
Garaia
XVIII. mendea

Zerbitzuak

  • Parkea