Organo Barroko Iberiarra
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Ataunen, San Martingo Tours elizan, dagoen organoa Gipuzkoako ezagunenetakoa eta preziatuenetakoa da. Lorenzo de Arrazola oñatiarrak egin zuen 1761ean. Gipuzkoan 150 organo baino gehiago dauden arren, gehienak XIX eta XX. mendeetakoak dira. Zazpi organo barroko baino ez daude; Ataungoa da horietako bat. Urtean zehar Ataungo organoaren soinuaz gozatzeko hainbat jaialdi egiten dira. Udazkenero Ordizian eta Ataunen egiten den Barroko Aire Jaialdia eta uztailean ospatzen den Ataungo Organo Barrokoaren Jaialdia dira garrantzitsuenak.
Datu interesgarriak
Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Helbidea
Iglesia San Martín de Tours, barrio San Martín - 20211 Ataun
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Barrokoa
Garaia
XVIII. mendea
Zerbitzuak
- Parkinga