Narros jauregia

Narros jauregia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Narros jauregia (Zarauz edo Corral izenez ere ezagutzen da) hondartzako lehen lerroan dago eta Elisabet II.a erreginak eta Aita Colomak, besteak beste, bertan igaro zituzten zenbait uda.

1536an egin zuten eta eraikin nagusi batek eta alboetako bi atalek osatzen dute. Kanpoko aldea landutako hareharriz eginda dago. Oinplano angeluzuzena dauka, sotoko solairua iparraldean, beheko solairua eta bi pisu. Arku formako portada handi bat dauka fatxada nagusian. Gainera, atearen gainean "Zarauz antes que Zarauz" dakarren inskripzioa irakur daiteke. Estilo ingelesa duen lorategi eder batek inguratzen du jauregia.

1964ko urtarrilaren 17an Monumentu Historiko Artistiko izendatu zuten. Egun etxe partikularra da eta, beraz, ezin da barrutik ikusi. Halere, ARAZI enpresak Zarauzko eraikinik garrantzitsuenak ezagutzeko egiten dituen bisitaldi gidatuetan Dotorekua etxearen historia ere azaltzen zaie bisitariei.

Bisitaldi gidatuen ordutegiak: Uztaila eta abuztua: asteartetik larunbatera goizeko 11:30etan, Arte eta Historia Museotik.  Horrez gain, bisitaldi gidatuak urte guztian hitzar daitezke, telefonoz (943 833 641) zein posta elektronikoz (arazi@arazi.eus). Informazio gehiagorako, http://www.arazi.eus

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Elizaurre, 2 (Casco histórico) - 20800 Zarautz
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Errenazentista
Garaia
XVI. mendea