Murgia Jauregia

Murgia Jauregia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Murgia familia Astigarragako sendirik boteretsuena izan zen Erdi Aroaz geroztik. Familiaren jauregia (dorretxea izan zen hasieran) muino baten gainean dago, Urumea ibarra azpian duela. 

Oinplano errektangeluarra duen eraikin bikaina da. Lau isurkiko estalkiak dituzten hiru solairuk osatzen dute. Berdindutako harlanduz eginiko zenbait horma mantentzen ditu. 

XVI eta XIX. mendeetan jazo ziren gerren ondorioz, zenbait sute jasan zituen eta hainbat aldiz berregin behar izan zuten. Iragan mendean berritu zuten azken aldiz. Egungo sarrera nagusiaren gainean Murgia sendiaren armarria ikus daiteke. Garai horretan egin zituzten eraikinaren albo batean dauden zurezko begiratoki gotikoak, jatorrizko eskalinata inperiala eta aurrealdean dauden lorategiak. 

Arras interesgarriak diren agiritegi historikoa eta liburutegia daude barruan.

 

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Plaza de los Fueros - 20115 Astigarraga
Telefonoa
Helbide elektronikoa

Zerbitzuak

  • Haur-instalazioak
  • Parkea