Murga Jauregia
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Murga Jauregia XVII. mendean eraiki zuten.
Barrokoa da eta oina angeluzuzena du. Hasieran dorretxea bazen ere, urteetan egindako aldaketek gaur egun duen itxura eman diote. Jauregia Mimetiz auzoan dago, udalerriaren erdigunean, eta hektarea bateko zabalera duen zuhaizti eder batek inguratzen du. Hiru solairuko eraikin honetan aipagarriena sarrera nagusiaren gainean dagoen armarria da, Salcedo eta Aiala leinuena, hain zuzen. Bibotedun pertsona baten burua du goian armarriak eta alboetan giza burua duten lehoi bana.
Gaur egun, Zallako udaletxearen egoitza da jauregia.
Datu interesgarriak
Baliabide mota
Gazteluak, dorretxeak eta jauregiak
Monumentu mota
Jauregia
Helbidea
Cosme Bibanko Etxebarria, 2 - 48860 Zalla
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Zerbitzuak
- Parkea