Moja Frantziskotarren Komentua eta Eliza
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
XVI. mendean eraiki zuten Moja Frantziskotarren komentua, Enparan dorretxetik oso gertu.
Eliza da multzo honetako monumentu nagusia. Aipamen berezia merezi dute XIX. mende hondarreko eta XX. mende hasierako ganga eta kupula polikromatuek. Kupulan, adibidez, lore mota ugari daude margotuta. Horrez gain, eliza honetan bada kontu handiz gordetzen duten beste altxor bat: Jeronimo Larreak egindako Kristo gurutziltzatuaren irudia. Eliza erlijio ospakizunetarako soilik zabaltzen dute.
Komentua, aldiz, itxita dago bisitarientzat.
Datu interesgarriak
Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota
Komentua eta eliza
Helbidea
Foru Ibilbidea, 16 - 20730 Azpeitia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Garaia
XVI. mendea
Zerbitzuak
- Parkea