La Encartada Txapel Lantegia
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Marcos Arena indianoak, ehungintzako elkarte ingeles baten laguntzarekin, "La Encartada" txapel lantegia ireki zuen 1892an. Batik bat txapelak ekoizten zituzten lantegi horretan. Produkzio osoa bertan egiten zuten, lehengaietatik hasi (artilea hari bihurtu) eta txapela sortu arte. Hainbat eraikinek osatzen dute: lantegi-museoa, langileen etxebizitzak, kapera bat eta arduradunaren etxea. Lantegia eraikin trinkoa da, lau solairuko egitura angeluzuzena, eta altura baxuagoko sei hormarte ditu. Gainera, leihate handiak ditu. Barrualdean balio handiko makinak daude, horietako asko, XIX. mendekoak, oso ondo gorde dira.
Datu interesgarriak
Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Helbidea
Barrio El Peñueco, 11 - 48800 Balmaseda
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Zerbitzuak
- Aisialdirako gunea
- Taberna/kafetegia
- Haur-instalazioak
- Parkinga
- Parkea
- Hitzaldi-aretoak
- Dendak
- Bisita gidatuak