Junkaleko Andre Mariaren eliza
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
1973an Monumentu Historiko Artistiko izendatu zuten Junkaleko Andre Mariaren eliza XVI. mendean eraiki zuten, eta sekulako polemika eragin zuen. Elizaren tamaina handia eta kokapena kontuan hartuta, Hondarribiko bizilagunak eta Nafarroako erregeordea kontra agertu ziren, etsaiek ezkutatzeko erabili zezaketela uste baitzuten.
Halere, eraiki egin zen azkenean eta XVII. mendearen hasieran dorreari haize-orratza ipinita eman zituzten amaitutzat 100 urte luzeko lanak. Hainbeste urteko lanaren ondorioa izaki, gotikorik zaharrenaren eta euskal gotikoaren elementuak nahasten ditu. Oinplano angeluzuzena duen eraikina da. Hiru nabek osatzen dute eta absideek buruhorma lauak dituzte. Dorrea Amasako harriz egina da.
Bizantziar estiloko Junkaleko Andre Mariaren XII. mendeko irudi erromanikoa dago aldare nagusiko erretaulan, Gipuzkoako zaharrena. Kanpoaldean, harlanduz egindako fatxadaz gain, XVII. mendeko atari barrokoa nabarmentzen da.
Datu interesgarriak
Eliza
Zerbitzuak
- Parkea
- Bisita gidatuak