Jasokundeko Andre Mariaren eliza

Jasokundeko Andre Mariaren eliza

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Jasokundeko Andre Mariaren jatorrizko eliza XIII. mende amaieran edo XIV. mende hasieran egin zuten.

 

Antzinako eraikin haren hondakinak, baina, egungo dorre barrokoaren oinarrian baino ez dira geratzen. Egungo eliza XVI. mendean egin zuten, eta nabe bakarra eta abside oktogonala ditu. Barruan, aldare nagusian dagoen erretaula barrokoa da elementurik azpimarragarriena. Bartolome Corderok egin zuen XVII. mendean. XIV. mendeko Andre Maria eseriaren irudi bat ere ikus daiteke. Horrez gain, hainbat kapera eta apaindutako erretaula ugari daude.

 

1516rako ordularia zuen elizak, baina 1753an beste bat jarri behar izan zuten haren lekuan.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Parrokia eliza

Helbidea
Calle Santa María, 6 - 20240 Ordizia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Gotikoa
Garaia
XVI. mendea
Ekintzak

Azaroan, "Barroko Aire. Musika Barrokoaren Egunak" izeneko zikloaren barruan, hainbat kontzertu egiten dira elizan.