Iraetako tren txikia

Iraetako tren txikia - Bost hazbeteko trena

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Iraetako tren txikia Iraetako 5 hazbeteko Trenen Elkarteak eraikitako trenbide parkea da eta Zestoako kiroldegiaren alboan dago. Parkeak seinaleak, garajeak, ur deposituak, plataforma birakaria eta orratzak aldatzeko marmitak ditu, baina onena honako hau da: bost hazbete zabaleko bidea.

 

Bide horretatik eskala horretako trenak ibiltzen dira, eta parkeko bisitariek horietan bidaiatu dezakete, txikiak izan arren nahikoa potentzia baitute hainbat pertsona garraiatzeko 300 metroko ibilbide batean.

 

Tren arrunt bat izango balitz bezala, bost hazbeteko trenaren ibilbidea geltoki nagusitik abiatzen da, malda txikiak igo eta jaisten ditu, tunelak zeharkatzen ditu, eta batzuetan, lokomotorren batekin ere gurutzatzen da.

 

Parkea martxotik urrira bitartean irekitzen da bi larunbatean behin (kontsultatu egutegian irekiera egunak). Era berean, charter trenak eska daitezke taldeentzat egutegitik kanpo, aurrez eskaera eginez gero.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Helbidea
Olaizola y Uria kalea Zestoa
Helbide elektronikoa
Weba

Estekak