Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Iesu eliza
Rafael Moneo arkitektoak diseinatutako Iesu eliza katolikoak estilo modernoa eta diseinu minimalista uztartzen ditu. Eraikuntza-lanek lau urte iraun zuten, eta 2011ko udaberrian inauguratu zuten eliza. Orotara 400 lagunentzako lekua du.
900 metro koadro inguruko azalera duen eraikin abangoardista honek sabai garaiak ditu bereizgarri. Argitasuna azpimarratzeko modukoa da, izan ere, irekita dauden hainbat bao ditu, eta eguzki izpiak hormetan islatzen dira. Altzari guztiak (tartean, eserlekuak, aldarea eta pulpitua) haritzezkoak dira. Gainera, eraikinaren sotoan aparkalekua eta supermerkatua egin dituzte.
Datu interesgarriak
Eliza
Elizaren irekiera: Lanegunetan 17:00etatik 19:00etara / Igandeak 10:00etatik 13:00etara
Bisita gidatuak: 12:45etan (aurretiko hitzordua)
Parrokiako bulegoa: Asteartea eta asteazkena 17:00etatik 19:00etara
Karitas: ostegunak 17:00etatik 19:00etara
Igandetako meza: larunbata 19:00etan / Igandea 12:00
Lanegunetako meza: 19:00
Zerbitzuak
- Parkinga
- Parkea
- Hitzaldi-aretoak
- Dendak
- Bisita gidatuak