Idibaltzagako Andre Maria Eliza

Idibaltzagako Andra Mari Eliza

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Idibaltzagako Andra Mari elizan bi estilo ikus daitezke, errenazentista eta neoklasikoa. Hormak eta portada XVI. mendekoak dira, eta barrualdea berriz, XIX. mendean egin zen berreraikitzearen ondorioa da. Elizaren oina angeluzuzena da, saloi-oina du, ez du bururik, eta luzera zabaleraren bikoitza da. Hiru nabetan eta bost tartetan antolatuta dago. Gangari eusteko lau zutabedun bi ilara daude, zutabeak klasikoak dira, toskanarrak. Portada ostera, manierismoaren adibide bikaina da, 1560an egina da. Pilastren artean dagoen erdi puntuko arkua da eta San Pedro eta San Pabloren medailoiak ditu. Elizaren barruan berriz, Bizkaian oso ezaguna den "Gorputz Santue" dago, haren kaperan kutxa batean dagoen hilotz usteldu gabe eta mirarigilea da.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Parrokia eliza

Helbidea
Barrio de Eleixalde, 2 - 48309 Errigoiti
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Errenazentista-neoklasikoa
Garaia
XIX. mendea

Zerbitzuak

  • Aisialdirako gunea
  • Komunak
  • Haur-instalazioak
  • Parkinga
  • Parkea