Guadalupeko Gotorlekua
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Hondarribiko gotorlekurik ederrenetakoa da Guadalupekoa.
Jaizkibel (545 m) mendian dago, Guadalupeko Santutegiaren ondoan, hain zuzen. Hiribilduak kokapen estrategikoa zuenez, antzina herritarrek, babesteko, beharrezkoa zuten herria ondo gotortuta izatea. Hala, erdigunean harresia eraiki zuten, eta, horren inguruan, hainbat gotorleku, tartean, Guadalupekoa. 1890ean hasi ziren eraikitzen Guadalupeko fortea, eta 10 urte geroago amaitu zuten. Guda Zibilean, kartzela bezala erabili zuten.
1989an Hondarribiko Udalak erosi zuen, eta 1994an Kultura Ondasun izendatu zuten, Ondare Multzo gisa. Egun, asteburuetan (maiatzetik irailera bitartean) bisita gidatuak antolatzen dituzte.
Datu interesgarriak
Baliabide mota
Gazteluak, dorretxeak eta jauregiak
Monumentu mota
Gotorlekua
Helbidea
Carretera Jaizkibel GI-3440, barrio Gornutz Montaña - 20280 Hondarribia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Eraikin militarra
Garaia
XX. mendea
Zerbitzuak
- Aisialdirako gunea
- Parkea
- Bisita gidatuak