Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Galartza dorretxea
Aretxabaletako herrigunetik kanpo, Murugain mendiaren (778 m) magalean, dago XIV. mendetik, harro eta tente, Galartza dorretxea.
Leintz bailara zaintzapean izateko eraiki zuten galartzatarrek, inguru honetako familiarik boteretsuenetako batek. Defentsarako eraikin karratu honen horma sendoen artean hartu zuten babesa galartzatarrek XIX. mendean Arrasatera joatea erabaki zuten arte.
1990eko abuztuaren 2an sute batek kiskali zuen lehen ere erabat hondatuta zegoen etxea. Orduan, eraikin historikoa berreraikitzea eta birgaitzea erabaki zuen Udalak. Galartza dorretxeak, ordea, arkitektura zibilera egokitutako estetika gotikoaren zenbait elementu interesgarri mantendu ditu gaur arte.
Hormak harlangaitzezkoak dira; hegalak, berriz, harlanduz gogortuta daude. Nabarmentzekoak dira, era berean, sarrerako arku zorrotza, leiho biki txikiak, gezileihoak eta bao zorrotzak.
Datu interesgarriak
Dorretxea