Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Gabiria dorretxea

Deba ibaiaren ertzean eraiki zuten Gabiria dorretxea Erdi Aroan.

 

Garai hartako beste eraikin askok bezala, defentsarako elementu guztiak zituen hasieran. Halere, zenbait urte geroago, eraitsi egin behar izan zuten Enrique IV.a erregearen aginduz, eta jauregi itxura eman zioten. Ia osotasuneaz harlangaitzez eginda dagoen arren, izkinak eta baoak harlanduzkoak dira. Nahiz eta XVIII. mendean jasandako sutearen ondorioz oso hondatuta geratu, Kultura Ondasun izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak 2002an.

 

Urte eta erdi luzez eraberritze-lanak egin ostean, Gabiria dorretxea 2008ko urtarrilean ireki zuten berriz. Egun, Tavex Algodonera enpresaren bulegoak daude bertan.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Gabiria kalea, 4 (barrio San Antonio) - 20570 Bergara
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Barroko klasizista
Garaia
XVII. mendea

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak