Ertzillako garaia
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Iurretako Ertzillako garaiaren jatorria topatzeko XVI. mendera arte egin behar dugu atzera. Izan ere, antzina garaiak oso ohikoak ziren Bizkaiko ekialdeko bailaretako baserrietan, batez ere Durangaldean.
Eraikin soila da, haritzezko egitura du eta hareharrizko lau zutaberen gainean dago. Pieza guztiak oso ondo ahokatzen dira, metalezko iltzerik gabe. Aletegi hauek, lau zutaberen gainean eraikitzen zituzten janaria animaliengandik eta hezetasunetik babesteko. Garia, frutak eta haragia gordetzeko balio izateaz gain, familiaren maila ekonomikoaren adierazgarria ere bazen.
Harrizko eskailera batetik igotzen da garaira. Azken maila falta zaio, animaliak igotzea ekiditeko. Aurreko balkoitxo batek banatzen ditu barruko hiru gelak, eta bakoitzak ate eta sarraila ditu. Teilatua bi isuritakoa da.
XIX. mendearen hasieran erabilpenik gabe gelditu eta hondatuz joan zen. 1987an zaharberritu zuten.
Datu interesgarriak
Garaia