Ertzila dorrea

Ertzila dorrea

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Ertzila dorrea Bermeoko portu zaharraren gainean dago. Herrian zeuden hogeita hamar dorreetatik zuti dirauen bakarra da. Ertzilatarrena zen dorrea. XV. mendearen amaieran eraiki zuten.

Defentsarako balio zuten hainbat elementu dituen arren, etxebizitza moduan erabiltzeko eraiki zela dirudi. Oinplano irregularra du, sei aldetakoa, eta sei isurialdeko teilatua. Eraikinaren inguruko zama-horma lodiek gotorleku itxura ematen diote. Material desberdinez eginda dago, fatxada nagusia hareharri landuaz, beste alde bat ere material berdinarekin eginda dago, baina zakarragoa da.

Eta gainerako zatiak harlangaitzez eraikita daude. 1944. urtean monumentu izendatu zuten, eta urte batzuk geroago Bizkaiko Foru Aldundiak erosi zuen. Zaharberritu, eta 1948tik Arrantzaleen Museoa da.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Gazteluak, dorretxeak eta jauregiak
Helbidea
Plaza Torrontero, 1 - 48370 Bermeo
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Gotikoa
Garaia
XV. mendea

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Erakusketa-aretoa
  • Hitzaldi-aretoak
  • Dendak
  • Bisita gidatuak