Enparan dorretxea

Enparan dorretxea

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Azpeitiako Enparan dorretxea 1320an eraiki zuen izen bereko sendiak. Oinaztarren bandoko ahaide nagusiak ziren hauek eta bertan jaio ziren Gaztelako Gorteetan kargu garrantzitsuak izan zituzten gizonetako asko.

 

1457an, ordea, Gipuzkoako dorretxe guztiak suntsitzeko agindu zuen Enrique IV.a erregeak leinu-gerrei amaiera emateko, eta Enparan Dorretxearen jabeek ere agindu hori bete behar izan zuten. Ondoren, 1535ean, berreraiki egin zuten, goiko aldea botata. Gaur duen itxura, ordea, 1750ean hartu zuen.

 

Egun, hiru atalez osatutako eraikin angeluzuzen gotikoa da: erdiko zatiak lauki formako oinplanoa dauka, alboetakoek baino altuagoa, eta pinakuluak ditu teilatuan. Herriko liburutegia dago gaur Enparan dorretxearen barruan.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Dorretxea

Helbidea
Paseo de los Fueros - 20730 Azpeitia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Garaia
XIV. mendea