Enkarnazio eliza eta komentua
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
XVI. mendean fraide dominikarrek leku hau aukeratu zuten euren komentua eraikitzeko. Gaur egun, eliza eta klaustroa soilik gelditzen dira zutik eta azken honetan dago Arte Sakratuaren Elizbarrutiko Museoa.
Elizak hasieran nabe bakarra zeukan, baina alboetan hainbat kapera txiki zeuden. XX. mendean egindako lan batzuen ondorioz kapera horiek nabe bilakatu ziren. Sabaian, gotiko estiloan sarritan egin zenez, izar formako ganga jarri zen.
Klaustroari dagokionez, hasierako hormarte eta puntu erdiko arkuak ikus daitezke oraindik ere. Goiko solairuko geletan museoko pintura eta eskulturak gordetzen dira.
Datu interesgarriak
Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota
Eliza eta komentua
Helbidea
Plaza de la Encarnación (Atxuri) - 48006 Bilbao
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Euskal gotikoa
Garaia
XVI. mendea
Ekintzak
Arte Sakratuaren Elizbarrutiko Museoak antolatzen dituen jarduerak.
Zerbitzuak
- Komunak
- Erakusketa-aretoa
- Bisita gidatuak