Elkanoren monumentua
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Juan Sebastian Elkano getariar entzutetsuaren oroimenez egindako monumentua da.
Monumentuan garai hartan modan zegoen Art Deco estiloaren ezaugarriak nabari dira. Getariako harresiaren bastioi izandakoaren gainean dago, eta brankako irudien antza duen "Hegodun Garaipena" eskulturaren erreplika bat du goialdean. Behealdean, aldiz, Victorio Machok egindako Elkanoren behe-erliebea dago, eta eraikinaren barrualdean Elkanorekin batera munduari bira eman zioten gizonak gogora ekartzen dituen inskripzio bat ikus daiteke.
Gainera, Elkanoren beste bi estatua daude Getarian: Antonio Palaok 1861ean egindakoa (Elkano Plazan) eta Ricardo Bellverrek 1888an egindakoa (Gudarien Enparantzan).
Datu interesgarriak
Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota
Monumentua
Helbidea
Carretera N-634 hacia Zarautz - 20808 Getaria
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Eklektikoa
Garaia
XX. mendea
Zerbitzuak
- Komunak
- Haur-instalazioak