El Portalon

El Portalon

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Merkatarientzako ostatu izateko egin zuten eraikin gotiko zoragarri hau. Gasteizko erdigune historikoaren iparraldean dago, Santa Maria katedralak, Anda familiaren dorreak eta Buruileria plazak inguratuta. XV. mende amaierako merkataritza-eraikin aparta da. Erabilera ugari izan ditu, ordea, historian zehar.

Sarrerako atetzarra da eraikinaren elementurik deigarriena. Sotora eta ukuilura joateko aldapa bat zuen. Merkatariek bertan gordetzen zituzten gurdiak eta merkantziak, eguraldi txarretik eta lapurretatik babesteko.

1957an zaharberritu egin zuten, eta hiriko jatetxerik ospetsuenetako bat da gaur egun.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Dorretxea

Helbidea
Correría, 147-149 - 01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa
Estilo artistikoa
Gotiko-errenazentista
Garaia
XV. mendea