Durangoko Udaletxea

Durangoko Udaletxea

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Durangoko udaletxearen eraikina XVI. mendekoa da, baina 1937ko bonbardaketek egindako kaltearen ostean berritu egin behar izan zuten. 

Estilo klasikoan egindakoa da eta eragin napolitanoa du. Eraikinak oin errektangeluarra du eta bi solairu eta ganbara batean banatuta dago. Arkupea harlanduzkoa da eta gainerakoa adreiluzkoa.

Aurrealdean daude eraikin honen elementurik garrantzitsuenak. Beheko solairuan erdi puntuko zazpi arkudun arkupe ederra du, eta lehen solairuan berriz, balkoi handia da nagusi. Erdikoa berezia da, pilastrez inguratuta dago eta horiek erdian apurtuta dagoen frontoi triangeluar bat eusten dute; erdiko tarte horretan herriko armarria dago. Azken pisuan zazpi leiho daude.

Udaletxeko eraikinean goiko bi pisuak apaintzen dituzten margoak nabarmentzen dira. Maitasun istoriotxoak, musikariak, ehizaldiak eta abar agertzen dira bertan. Ignacio Zumarragak rokoko estiloan egin zituen jatorrizko margoen berritzearen ondorio dira.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Gazteluak, dorretxeak eta jauregiak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Zeharkalea, 3 - 48200 Durango
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Klasikoa
Garaia
XVI. mendea

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Parkea
  • Hitzaldi-aretoak
  • Bisita gidatuak