Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Corral Ipeñarrieta jauregia (udaletxea)
Corral Ipeñarrieta jauregia Cristobal Ipeñarrietaren aginduz eraiki zuten XVII. mendean.
Kareharri arrosaz egindako etxea da, eta haitzurdin zuriz egindako bi armarri ageri ditu fatxada nagusian. Burdina forjatuzko balkoiak daude goiko bi solairuetan. 1892an Udalak erosi zuen, Urretxuko udaletxea izan zedin.
Goitik behera berreginda dago barrutik. Beti esan izan da Velazquez margolariak jauregi honetan hartu zuela ostatu Euskadira etorri zen batean. Esamesak esames, Elisabet Borboikoa erreginaren ohorezko dama zenean ezagutu zuen Velazquezek Antonia Ipeñarrieta anderea, eta erretratu bat egin zion. Irudi hori Prado Museoan, Madrilen, dago egun.
Hala ere, Urretxuko Udalak koadro horren kopia bat dauka bere pinakotekan, baita Jose Maria Iparragirre, Gaspar Jauregi, Tomas de Ipeñarrieta eta Idiakez eta Nekolalde kardenalaren erretratuak ere, besteak beste.
Datu interesgarriak
Jauregia
Zerbitzuak
- Erakusketa-aretoa
- Hitzaldi-aretoak