Bilboko Udaletxea
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Bilboko Udaletxea San Agustin komentua zegoen lekuan eraiki zuten XIX. mendearen amaieran, alde zaharraren izkina batean.
Joaquin Rucoba arkitektoa izan zen proiektuaren buru.
Hiri berriak behar zuen neurriko eraikina egin nahi zuten, handia eta monumentala. Klasizismoaren hainbat ezaugarri nahasten ditu, batez ere Frantziako III. Errepublikako eraikin publikoenak. Eraikinaren aurreko aldean zortzi zutabe dituen hiru arkuko arkupea nagusitzen da, balkoi handi bat da eta goian frontoia du, erlojuarekin. Arkupe honekin batera, bertikaltasuna ematen dioten hormarte aurreratuak ditu alboetan eraikinak. Dekorazioari dagokionez berriz, eskultura ugari ditu, bustoak eta estatuak adibidez. Barrutik ere luxua eta handitasuna eman nahi zioten eraikinari.
Pleno aretoa, ataria eskailerarekin eta harrera gela dira horren erakusgarri. Harrera aretoa estilo neo-arabiarrean egindako gela bikaina da, beste biak berriz neoerrenazimendu estilokoak dira.
Datu interesgarriak
Jauregia
Zerbitzuak
- Haur-instalazioak
- Parkea
- Erakusketa-aretoa
- Hitzaldi-aretoak