Beneditarren komentua
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Lazkanotarren jauregiaren alboan dagoen Beneditarren komentua (edo Santa Teresa monasterioa) Maria de Lazkano andreak sortu zuen 1640an. 1916. urtetik Frantziatik kanporatutako beneditarrak bizi dira bertan.
Egun, harlanduz egindako XVII. mendeko eliza dotore bat dago barruan. Gurutze latindar formako oinplanoa eta garaiera ezberdineko hiru nabe ditu. Nabarmentzekoa da harriz egindako patioa duen klaustro txikia.
Artxibo historiko garrantzitsu bat ere badu komentuak. Frankismo garaiko argitalpen eta liburu ugariz gain, euskarazko aldizkari asko daude bertan gordeta.
Datu interesgarriak
Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota
Monasterioa
Helbidea
Calle Elosegi, 25 - 20210 Lazkao
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Barrokoa
Garaia
XVII. mendea