Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Barrena jauregia

Barrena jauregia XVII. mendean eraiki zuten eta udalerriko eraikinik garrantzitsuenetakoa da, urte luzez Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitza izan zen eta. Beheko solairuaz gain beste hiru pisu dituen eraikin angeluzuzena da.

 

Estilo ezberdin ugariren elementuak dituzte jauregiaren hiru fatxadek. Galeria bati esker, Jaques etxearekin (Udaleko gizarte zerbitzuen egoitza da egun) lotuta egon zen azken karlistadan iraganbide hori suntsitu eta bi eraikinak bananduta geratu ziren arte. Harlanduzko eskailera nagusiak eta lehen solairuko areto ederrek liluratuta utziko dituzte bisitariak.

 

Ordiziako kultur etxea eta musika eskolako gelak daude egun Barrena jauregian. Gainera, Escorialeko monasterioko lanak zuzendu zituen Juan de Herrera arkitektoak diseinatutako hegoaldeko fatxadaren aurreko basoa lorategi publiko bihurtu dute. 

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Plaza Nikolas Lekuona, 1 - 20240 Ordizia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Garaia
XVII. mendea

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Haur-instalazioak
  • Parkea
  • Erakusketa-aretoa
  • Hitzaldi-aretoak
  • Bisita gidatuak