Balda dorretxea

Balda dorretxea

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

XII. mendearen hondarrean edo XIII. mendearen hasieran eraiki zuten, herria sortu baino lehenagokoa da beraz.

 

Hasieran gotorlekua izan zen. Baina, 1456an, Enrique IV.ak dorretxe guztiak eraisteko agindua eman zuen, eta eraikuntza zibil bihurtu zuten. Erdi Aroan, ahaide nagusien gerren garaian, ganboatarren alde egin zuten baldatarrek. Garai hartakoa da etxearen aurrealdean ikus daitekeen armarria.

 

Gerlari handiez gain, bertan jaio zen Marina Saez de Licona eta Balda andrea ere, San Inazio Loiolakoaren ama. Hori dela eta, zenbait urte geroago, San Inazioren ohorezko kapera eraiki zuten bertan. XVI. mendean Bastarrika familiaren lurretan gaurko eliza eraiki zuten arte herriko parrokia izan zen.

 

Kondairak dioenez, baldatarren arkabuzak tiroz hil zuen herriko erretorea Kristoren irudia lekuz aldatzen ari zenean.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Dorretxea

Helbidea
Kale Nagusia, 99 - 20720 Azkoitia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba