Astra Unceta y Cía lantegia

Astra Unceta y Cía lantegia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Gernika-Lumoko La Vega auzo gernikarrean dago Unceta y Cía lantegia. Ricardo Bastida arkitekto bilbotarraren eraikin hau Campogiro izeneko pistolen fabrikazioan espezializatu zen.

Deko (arkitektura modernoaren bertsioa) estetikako eraikina bada ere, kubismoaren, konstruktibismo errusiarraren eta futurismo italiarraren elementu ugari ditu lantegiak. 1997. urtean lanari utzi zionetik, hutsik egon da lantegia eta kanpoko aldea bakarrik izan da ikusgai.

Baina, Bizkaiko Foru Aldundiak 2006ko maiatzean enkantean jarri ostean, Gernika-Lumoko Udala egin zen Astrako lantegiaren jabe eta, egun, ekintza soziokultural ugari jasotzen ditu urtean zehar.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Fábrica

Helbidea
Goikoibarra, 1 - 48300 Gernika-Lumo
Telefonoa
Helbide elektronikoa

Zerbitzuak

  • Haur-instalazioak
  • Parkinga
  • Parkea