Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Artziniegako alde zaharra

Artziniegako alde zaharrak muino baten gainean eraikitako Erdi Aroko hiribilduaren ezaugarriak ditu. Hiru kaletan banatuta dago, ekialdetik mendebaldera: Goiko kalea (eliza alde batean duela), Erdiko kalea eta Behekoa.

 

XVII., XVIII. eta XIX. mendeetako jauregi barrokoak eta errenazentistak gaur egunera arte bere horretan gorde dira alde zaharrean. Azken mendekoak, esaterako, oso bitxiak dira, lorategia duten patioak ikus baitaitezke horietan.

 

Era berean, interes historikoa eta arkitektonikoa duten eraikinen artean, Correo kaleko dorrea nabarmendu dezakegu (XV. mendea). Horrez gain, Ortiz Molinillo de Velasco sendiaren dorrea azpimarratu beharra dago (XVI. mendea), baita Agustinatarren komentua ere. Halaber, Jasokundeko Andre Mariren parrokiak arreta emango digu bereziki (XVIII. mendea).

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Alde zaharra

Helbidea
- 01474 Artziniega
Telefonoa
Garaia
Erdi Aroa

Zerbitzuak

  • Taberna/kafetegia
  • Haur-instalazioak
  • Parkea
  • Jatetxea
  • Bisita gidatuak