Artzain Onaren katedrala
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Artzain Onaren katedrala Donostiako eraikin erlijiosorik handiena da.
Hiriaren erdigunean dago, eta, Koldo Mitxelena kulturunearekin eta postetxearekin batera, monumentu multzo ederra osatzen du. Atariaren gainean, orratz itxurako 75 metroko dorrea du; hiriburuko ia leku guztietatik ikusten da.
Manuel Echave arkitekto gipuzkoarrak harlanduz egindako katedral neogotiko hau 1897an inauguratu zuten. Gurutze latindar itxurako oinplano angeluzuzena eta hiru nabe, gurutzadura eta presbiterioa ditu. Hiriko beste hainbat eraikin bezala, Igeldoko harrobietako harriekin eraiki zuten.
Nabarmentzeko moduko dekorazio elementu ugari ditu, beirateak, xurrutarriak eta pinakuluak, besteak beste.
Datu interesgarriak
Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota
Katedrala
Helbidea
Plaza del Buen Pastor, s/n - 20005 Donostia / San Sebastián
Telefonoa
Estilo artistikoa
Neogotikoa
Garaia
XIX. mendea
Zerbitzuak
- Parkinga
- Hitzaldi-aretoak
- Bisita gidatuak