Arteako Andre Mariaren Santutegia

Arteako Andre Mariaren Santutegia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Arteako Andre Mariaren Santutegia Arabako erlijio eraikin ederrenetariko bat da.

 

1498an eraiki zuten, bertan dagoen idazki batean jartzen duenez. Garai horri dagokionez, estilo gotikoa eta errenazentista ikus daitezke eliza honetan.

 

Hiru nabeak estaltzen dituzten gurutze-gangak, adibidez, gotikoak dira eta alboetakoak, gainera, margotuta daude. Errenazimendu garaiko estiloko ezaugarri gehien, aldiz, koruan eta Kristoren kaperan daude. Bi estilo horien tartean dago erretaula nagusia. Gotiko hispano-flamenkoaren barnean kokatu izan dute adituek, eta bertan dago Arteako Andre Mariaren irudia, XIV. mendekoa.

 

500 urte baino gehiago dituen arte baten ondoan eraiki zuten eliza. Kondairak dioenez, han agertu zitzaion Ama Birjina inguruko artzain bati.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Santuario

Helbidea
Cuesta de la Encina, s/n - 01474 Artziniega
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Gotikoa eta errenazentista
Garaia
XV. mendea

Zerbitzuak

  • Aisialdirako gunea
  • Komunak
  • Haur-instalazioak
  • Parkinga
  • Parkea