Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Arretxinagako San Migel baseliza

Arretxinagako San Migel baseliza XVIII. mendean eraiki zuten, lehen zegoen eraikina hondatuta zegoelako. Hexagono erregular baten forma du baselizak eta teilatua ere sei hegalekoa da. Harlangaitzez eginda dago.

 

Gainaldea sei nerbio dituen kupula batek osatzen du. Landare-irudiak dituen giltzarri batek lotzen ditu erdian. Baselizarako sarrera xumea da, dintelduna, eta goiko ardatzean kanpandorre txikia du.

 

Barruan dituen hiru harri handiak dira baseliza honen elementurik deigarrienak. Elkarri eusten dute eta kapera itxura hartzen dute. Erdian San Migel Goiangeruaren irudia dago. Harkaitzak duela berrogei milioi urtekoak dira. Kondairak dioenez, urtebete baino lehen ezkondu nahi duen mutilak hiru aldiz pasatu behar du tartetik.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Eliza

Helbidea
Arretxinaga, 24 - 48270 Markina-Xemein
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Garaia
XVIII. mendea

Zerbitzuak

  • Parkinga
  • Parkea