Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Aretxaga etxea
Santiago Aretxagak sustatu zuen Ubideko Aretxaga etxea baina egungo eraikina, ostera, Alfredo Acebal arkitektoaren lana da, 1910. urtekoa. Estilo ingeleseko eraikina egin zuen Acebalek, eta Arkitekturako sari nazionala jaso zuen lan horregatik.
Estilo ingelesa da nagusi Ubideko eraikin honetan, eta hori etxearen egitura osoan ikus daiteke. Halaber, eklektizismoak ere utzi ditu bere arrastoak Aretxaga etxean, sarrerako eskaileran eta aurrealde nagusiko atarian, besteak beste.
Ezin da eraikinaren barrualdea bisitatu, jabetza pribatukoa baita.
Datu interesgarriak
Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota
Etxea
Helbidea
Barrio Madalena - 48145 Ubide
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Ingelesa eta eklektikoa
Garaia
XX. mendea