Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Areatzako Etxe Gotikoa
Etxe honek, fatxadan duen dekorazio aparta dela medio, berrikuntza handia suposatu zuen garaiko hiri-etxeei dagokienean. Etxe Gotikoak Erdi Aroko etxeen egitura du: estua, altua eta sakona da, zortzi metro ditu zabaleran eta bikoitza sakoneran. Lehen solairuan (gaur egun aldatuta dago) sarrera nagusia eta denda edo lantegia argitzen zituen leiho handia zuen, lehen solairuan etxebizitza zegoen eta azken pisuak berriz balkoia zuen, ganbara, biltegia eta zerbitzarien logelak zeuden bertan. Beste hiri-etxeen egitura berdina zuen arren, bazuen berezitasun bat: kanpoaldetik zuen dekorazioa oso berezia zen. Garai hartan, XVI. mendearen erdialdera, etxeen goiko pisuak ixteko oholtzak edo harri-hormaz beteriko armazoia erabiltzen ziren, baina Areatzako Etxe Gotikoan egitura hori estali egin zuten, igeltsuzko xaflez eginiko estilo gotiko berantiarreko apaindura erabili zuten horretarako. Lehen solairuan eta ganbararen azpian zirkuluak zein landare irudiak ipini zituzten, eta baita leiho inguruetan ere.
Datu interesgarriak
Etxea
Zerbitzuak
- Parkea