Angostoko Santutegia
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Angostoko Santutegia Valderejoko Parke Naturaletik gertu dago, Villanañe herriaren kanpoko aldean. Izen bereko Ama Birjinaren omenez eraiki zuten.
Kondairak dioenez, 1089. urtean artzain batek Ama Birjinaren irudi bat aurkitu zuen errekan, ur gainean, uholde batzuen ostean. Hortik datorkio Angosto izena. Ama Birjinaren haitzuloa dago artzainak irudia aurkitu zuen lekuan. XIV. mende hasieran eraikitako tenplu gotiko xumea da. Ama Birjinaren bizitza kontatzen duen erretaula eder bat dago barruan. Sei panel ditu, erdian Ama Birjinaren XIV. mendeko irudi bat ageri duela. "Andre-Mari" bezala ezagutzen diren irudien taldean dago.
Indarberritzeko eta fedean, isiltasunean eta bakean sakontzeko Espiritualtasun Eskola bat dago Santutegiaren ondoan, baita gazteentzako aterpetxe bat eta erromesentzako beste bat ere.
Datu interesgarriak
Santutegia
Angostoko Santutegiaren menpe parrokiak dituzten herrietako biztanleek erromeria egiten dute Angoston ekainean.
Zerbitzuak
- Komunak
- Taberna/kafetegia
- Parkinga
- Parkea
- Hitzaldi-aretoak
- Dendak