Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Andre Mariaren Zeruratze parrokia (Aretxabaleta)

XVI. mendean hasi zituzten antzinako ermita baten gainean Andre Mariaren Zeruratze parrokia eraikitzeko lanak. XVII. mendearen erdialderako amaituta zegoen. Dorrea, ordea, mende bat geroago egin zuten, Francisco de Echanove eta Martin de Carreraren proiektua oinarri hartuta.

 

Eliz ataria da elementurik berriena. Aretxabaletako herrigunean dago parrokia, Deba ibaiaren alboan. Kanoi-erdiko gangek eta parpain-arkuek estaltzen duten nabe bakarra dauka. Absidea, aldiz, ganga esferiko batek tapatzen du.

 

Barruan, aldare nagusian, ezin hobeto zaharberritutako Bedarretako kristoa eta Salluenteko Ama Birjina daude.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Parrokia

Helbidea
Herriko Plaza - 20550 Aretxabaleta
Telefonoa

Zerbitzuak

  • Parkea